2014/03/29

FINLANDIAR ARKITEKTURA GIZAKIAREN ESKALAN







Aurreko astea Martxoak 19-an, FINLANDIAR ARKITEKTURA GIZAKIAREN ESKALAN izeneko erakusketaren aurkezpena egin ziguten, Jussi Tiainen argazkilariarena. Aurkezpena Lorenzo Goikoetxea, Auli Leskin-en eta Javier Puldiain-en esku egon zen; non azken honek hitzaldi labur bat eman zuen Finlandiar arkitekturaren berezitasunei buruz : “Finlandiar zertzeladak”. Bertan ondorengo alorrei buruz hitz egin zen: Natura eta kilmak finlandiar arkitekturan duen eragina, eta honek jasandago moldaketa edo adaptazioa.









Bertan argi gelditu zen Finlandiar arkitekturaren berezitasuna zein zen; KLIMA. Izan ere, bertako klima oso bortitza da eta arkitekturak borroka honi aurre egin behar izaten dio. Oso interesgarria izan zen arkitektura honek nola aurre egiten dion KLIMA-ri; nola arkitektura klimara moldatzen zen, honekin borrokan ibili gabe.

Moldaketa hauek txikiak baina handiak dira aldi berean, esanguratsuenak leihoak edota argia sartzeko era. Beste puntu bat ere ARGIA izan daiteke. Finlandian argi natural gutxi dute urtean zehar eta gutxi hau asko eta ondo aprobetxatzera behartuta daude. Argira adaptatzeko ahalegin hori oso garbi ikusten da bertako eraikinetan.

 Arkitektura honen adibide gisa Alvar Aalto Arkitekto Finlandiarra dugu, izan ere, bertakoa izanik bere arkitekturaren oinarri dira ARGIA eta ESPAZIOA.



   Viipuri Liburutegia











   Säynätsalo Udaletxea









   





















2014/03/09

TALLER BATERATUA : 1 ASTEA


Aste honetan gogor hasi gara taller bateratuarekin, izan ere, lehenengo klasean Peña Ganchegui-ri buruzko mural bat egi behar izan dugu. Zehazki 33 etxebizitza arroxei buruz.










A1 batetan ondorengo collage-a egin dugu. Bertan eraikinaren bolumetria eta etxebizitzen oina errepresentatu nahi izan dugu. Horretarako altuera eta bolumen ezberdineko blokeak atera ditugu muraletik; eta berdina egin dugu letretekin.