2013/10/29

LOGELA



      Aste honetan 20 metro karratuko espazioarekin jokatuz, logela bat diseñatu behar genuen non bertan ohe, mahai, komun eta armairu bat sartu behar genituen.

      Oso ariketa polita izan da ,izan ere, mila konbinazio ezberdin sor daitezke 20 metro karratu hauetan.

      Nire kasuan, gelaren sakontasunarekin jokatu nahi izan det, honela espazioaren sentsazioa handituz. Leihoak gelaren zabalera osoa hartzen du, eguneko argia aprobetxatzeko eta argitasuna gela osoan zehar zabaltzeko. Bestalde gelaren dimentsioak direla eta, armairu enpotratuak eta mahai plegable bat egin ditut, espazioa ondo aprobetxatzeko.







    Baina maketa hau egin aurretik bozeto batzuk burutu ditut esku hutsean, bertan nire ideiak garatzen joan naiz eta ikusi daiteke nola plasmatu ditudan nire maketan.






 INFLUENTZIAK:
    
     Proiektosen klasean Mungik emandako teoria klasetik ideia bat hartu nuen ohearen "kabezeroa" egiteko.Honetan datza, forma ezberdineko beirazko xaflak elkarrengandik distantzia berera jartzea honela "beirazko horma" moduko bat sortzen da. Hau erabilgarria da alde batetil ohearen jazarlekurako, bestetik komuna eta logela bereizteko eta azkenik komunetik datorren argitasunak jarraitasuna izateko.

    Bestalde Vitra webgunean hainbat eta hainbat altzairu, mahai, eserleku, ispilu, zeuden eta horietatik hainbat idea hartu ditu, alde batetik aulkiaren errespaldoa egiteko eta bestetik aluminiozko ahnkatxoak egiteko. Gainera hainbat mahai plegable zeuden eta kontzeptu hori erabiliz nire mahai plegablea sortu det.

      Vitra webgunea: http://www.vitra.com/es-es/living




ATMOSFERAS- PETER ZUMTHOR


 
 







      Lehenengo hiruilekoan aukeratu dudan liburua ATMOSFERAS da PETER ZUMTHOR-ek idatzitakoa.










2013/10/22

NIRE LOGELA



         Nire logela edozein logela bezela hasieran hutsa zen , artista batek margolan bat hasi baino lehen edukiko lukeen lienzo txuri bat bezala.  Baina denbora, urteak pasa ahala bete zen, margotzen joan naiz nire "lienzo txuria". Bertan sartzen bazara ni aurkituko nauzu, nire usaia, nire oroitzapenak, argazkiak, nire arropa,... NI Neu.

         Nire aburuz, logela batek bere jabea erreflejatu behar du; arduratsua bada dena txukun txukun egongo da kolore argiekin eta espazio handiarekin, aldiz animatua pozez betea bada kolore bizi eta energia handiko logela edukiko du, gauzez betea, errekargatua.

         Nire kasuan, tarteko bat da, koloretsua eta aldi berean txukuna, bizia eta lasaia; azken finean nire nortasuna erreflejatzen du. Nahiko txukuna da baina badaude pare bat txoko nire gauzez, nire gustoko argazki, marrazki eta oroitzapenez pilatuta ditudanak. Bi leku hauek oso koloretsu eta errekargatuak dira, nire lagunek egindako opari , argazkiz beteak baitaude ere.







               



2013/10/15

TXABOLA : Moldaketak



          Aurreko astean irakasleek gure txabolak ikusi eta egiturari dagokionez hobekuntza batzuk proposatu zizkiguten.Izan ere, lotura batzuk ez ziren guztiz sendoak edota txabola egiteko garaian ez genuen egitura kontutan izan eta hauen arteko loturak.

          Beraz, behin irakasleak emandako gomendioak jasota nik nire txabola moldatu behar izan det. Izan ere, egiturari zutabeak falta zitzaizkion, bi karratu itsatsi nituen egitura bat osatu ordez. Orduan nire maketari egin beharreko moldaketak egin nituen eta ondoren honen ulermena errazago izateko bista batzuk ebaketa eta loturen bozeto batzuk egin ditut.








2013/10/08

TXABOLA




                      Bi aste hauetan egurrezko xaflak erabiliz txabola bat egin behar izan dugu. Kola eta    iltzeen bidez, egur xaflen artean loturak eginez txabolaren egitura pixkanaka osatu behar zen.
                     
                      Kontutan hartu behar zen 1/20 ko eskala, izan ere, hau aplikatuz txabolaren neurriak atera behar ziren. Gainera ez zen ahaztu behar txabola pertsona bat sartu behar zela, horregatik altuera ondo kalkulatzea ezinbestekoa zen.

                      Nire kasuan zailtasunak izan ditut behar nuen materiala kalkulatzeko garaian, izan ere, egur xaflak berehala amaitzen zitzaizkidan. Bestalde, loturak egiteko garaian bitan pentsatu behar ziren egitura egonkorra izan zedin.

                      Nire txabola oinarri errektangular batetik habiatuta egin det, behin hau izanda lotura egokiekin, elementu bereizgarri bat sartzen ahalegindu naiz: paretak inklinazio zehatz batekin egin ditut, tamaina berdineko xaflak errenkadan jarriz. Honek efektu polit eta simple bat sorrarazi dio nire txabolari.


 

                       Bistan dago egitura erdia falta dela, izan ere, irakasleek gomendatu ziguten erdia agerian uzteko, honela egitura bistan ikus litekeelako. 
                       
                       ERABILERA: Eraikin hau umeentzako udarako txabola edota basoko parke bateko txabola izan daiteke. Baina umeei zuzendua, horregtaik bi pisu egin ditut. Behean jolasteko nahiko espazio utzi dut eta goikaldean berriz lo egiteko gune bat kristalerarekin gaueko izarrak ikusteko.

                       Txabola bistan da oso argitsua dela izan ere egur xafletan utzitako distantziak argi natural asko sartzen uzten du. Honela egunez ez da inolako argi indarrik behar.