2013/12/22

LEHENENGO HIRUHILABETEKO LIBURUA: ATMOSFERAS - PETER ZUMTHOR



       ATMOSFERAS- PETER ZUMTHOR

               Lehenengo hiru hilabete honetan aukeratu dudan liburua Peter Zumthor-en Atmosferas liburua da, eta idazlearen hitzaldia jasotzen duen liburu honetan hainbat eta hainbat idea oso interesgarri aurkitu ditu, era batera esanda Arkitekturari buruz nuen idea, kontzeptua erabat aldatu dit liburu honek.

               Hausnarketa bat egin baino lehen liburuan aipatzen diren hainbat esaldi aipatzea gustatuko litzaidake.

               "¿Que diablos me conmueve a mi de este edificio?, ¿Como puedo proyectar algo asi?...¿Como pueden proyectarse cosas con tal presencia, cosas bellas y naturales que me conmuevan una y otra vez?"

              Esaldi hau oso esanguratsua iruditzen zait, bertan Zumthor jaunak plazaratu nahi duena da eraikinak sortzen duen sentsazio, egoera, Atmosfera azken batean, oso garrantzitsua dela, basikoa. Eta sentsazio hau sortzeko aurreko galdera hauek egiten dizkio bere buruari, bakarrizketa bat sortuz, bera eta bere ideien artean. Zertara balio du eraikin bat egitea ez bagara gai berarekin jendeari sentsazio, sentimenduak sortzea. Hau da azpimarratzen duena arkitektoak, sentsazioak, ATMOSFERAK.

             Eraikin batean sartzem garenean honek sentsazio bat sorrarazten digu eta berak sentsazio horrekin jolasten du bere obretan.

            Hau izan daiteke kontzepturik nagusiena baina beste gai batzuen inguruan ere hitz egiten du, guztira 9 gai jorratzen ditu:

            MATERIALAK; materialen garrantzia arkitekturan

            ESPAZIOA; material eta gauzak jaso ondoren espazio bat sortzeko

            SOINUA; edozein eraikinak sorrarazten du soinu bat bere espazio eta formaren ondorioz

            TENPERATURA; eraikin bakoitzak tenpertaura jakin bat du

            INGURUA; etxe, eraikin batek dituzten gauzek liluratzen diote

            ARKITEKTURA ARTE ATENPORALA; musika bezala arkitektura ez da segundu batean                     esperimentatzen.

            KANPOA ETA BARRUALDEA; lurrean kubo bat eraikitzen degunean bat batean barrualde eta kanpoalde batekin aurkitzen gara.

            INTIMITATEA; proportzioa, tamaina, dimentsioa eta eraikuntzaren dimentsiarekin erlazionatua dago

            ARGIA; argiarekin jolasten du bere eraikinetan, material ezberdinen erreakzioa ikusiz honen aurrean eta bere eraikinetan ere.



2013/12/17

BI IKASLEENTZAT ETXEBIZITZA( TALLER BATERATUA)

      Azken aste honetan Taller Bateratuko proiektuaren entrega egin dugu; BI IKASLERENTZAKO ETXEBIZITZA. Bertan Ideograma, piktograma, gure proiektuaren hainbat plano, eta 1/100 , 1/50 eskaletako pare bat maketa entregatu ditugu.

      LAN PROZESUA: Proiektu hau garatzeko ezinbestekoa zen ideia bat edukitzea eta nire kasuan, nire etxebizitza Arkitekturako Eskolaren eta Kampuseko parkearen arteko TRANTSIZIO-ELKARGUNEA izatea nahi izan dut. Horretarako nire etxebizitza bi zatitan banatu nuen; beheko pisua (bizilekua) lorategira ireki dut eta goiko zatia berriz (estudioa) parkera. Hau burutzeko bolumenekin jokatu nahi izan dut, hasierako ele forma dun adreiluzko bi paretak mantenduz goiko pisuan bolumen bat atera du parkera ireki zedin etxebizitza. Bolumetria honek bestalde, bi baliabide ahalbidetzen dizkigu. Alde batetik, argitasun handia ematen digu, eguneko eguzkiaren ibilbidea jarraitzen duelako; bestetik espazioa handiagoa lortzeko aukera ematen digu.


   
     Bestalde bolumenarekin jarraitu dut jolasten eta eskaileretara eraman dut, bolumen ezberdinetako burdinezko kuboz osaturik dago hau.Gainera aldiberean, eskailera hau erabili dut lorategia eraberritzeko, izan ere, eskailera igo ahala altura eta bolumen aldaketa bat dago ondoren lorategiruntz jarraituko duela material berdinez osatutako kuboz egindako bankuekin.





1.- PIKTOGRAMA  eta IDEOGRAMA



BI IKASLEENTZAT IKASGELA from IKTIKASBIDE on Vimeo.

2.- ARGAZKIAK


















3.- PLANOAK