2014/01/25

IZOZKITEGIA ONDARRETAN


Bigarren lauhilekoa hasi berria dugu eta Proiektuak 1-en ondorengo ariketa proposatu digute:

       "  Eraikin bat proiektatu behar da ahalbidetuko duena bai paseatzen eta bai hondartza erabiltzen ari den jendeari zerbitzua ematea. Erabilera beharrei erantzungo die, eta derrigorrez egongo da mahai eta komunen zona bat, 45 metro karratu inguruko azalera batez estaliz.

         HELBURUAK: 

  1.- Hiriaren eta itsasoaren espazioaren arteko espazio limite batean jardun.
  2.- Hondartza eta pasealekuaren multzoarentzat erreferentzia izango de arkitektura singularra sortu. "


Proiektu hau aurrera eramateko lehenik eta behin ingurua ezagutu egin behar da bertako atmosfera eta ezaugarri fisikoak ezagutzeko. Horretarako ondarreta hondartzan egon naiz argazki batzuk ateratzen izan ere, eguraldiak ez dit utzi bertako apunte batzuk hartzen. Hala ere, beste baliabide batzuk erabili ditut bertako ingurunea ezagutzeko adibide gisa: GOOGLE MAPS - GOOGLE EARTH




Argazki hauetna 6 zati bereiz daitezke izan ere 6 nibel ezberdintzen dira:

      Lehenik eta behin etxebizitza arruntan daude puntu altueenean , ondoren villa unifamiliarrak, gero lorategia, paseoa , hondartza eta azkenik itsasoa.





Bestalde, ohartu naiz hondartzaren espazio osoan paseoarekiko desnibela ez dela berdina eta hortaz eraikina kokatzeko garain kontutan hartu beharreko ezaugarri bat da. 








Gainera kontutan hartu behar dira hondartza honek dituen bistak bai lorategiruntz eta bai kontxako bahiaruntz , izan ere, biak ikaragarriak dira.










Azkeneko puntua eta kontutan hartu behar dena ere, oraindela gutxi arte hondartzan egon den izozkitegia da, izan ere, eraikin honek pista handiak eman ditzake gure eraikinaren dimentsio eta esoazioarako.


2014/01/21



 LA CIUDAD VIVA

 Egun hauetan nahiko denbora izan dugunez, ondorengo web orrian dauden zenbait bideo, pelikula ikusteko aukera izan dut.