2014/02/25

BORDA PASIEGOA : ENTREGA EGUNA



   Aste honetan borda pasiegoaren entrega tokatzen zaigu eta bertan bi axonometria eta lan maketa bat entregatu behar izan ditugu.

   PROIEKTUA: Aste honetako ariketan borda pasiego bat erreformatu egin behar izan dugu; Nire kasuan hainbat ikerketa egin ondoren bi ondorio nagusi atera ditut: KOKAPENA eta hormen NORTASUNA. Beraz, aste honetako ariketan bi ardatz nagusi horietan  ibili naiz bueltaka.

   Alde batetik kokapenari eman nahi izan diot garrantzia, bista ikaragarriak dituztelako etxola hauek. Horregatik bi lehio handi ireki egin ditut.

   Bestalde etxola pasiegoen hormak kontutan hartu egin ditut, izan ere, bere horma lodiak dira etxolen ezaugarri adierazgarienak. Horregatik bi horma luzeenak mantendu ditut ireki gabe eta beste bi horma motzetan leiho handiak ireki ditut. Honela etxola pasiegoa trantsizio modura lan egiten du mendiaren bi aldeen artean.
















2014/02/16

BORDA PASIEGOA : IKERKETA LANA II


   Irakasleek blogean hainbat adibide jarri dizkigute SAVIOZ FRABIZZI ARCHITEKTES-estudioarenak.

   Aste honetako proiektuan bi aspektu landu nahi ditut; alde batetik, oporretako etxe batek beharrezkoa duen PRAKTIKOTASUNA, eta bestetik, kokapena dela eta bertako INGURUNEAREKIKO ERLAZIOA.

   Guri proposatutako borda pasiegoak ondorengo dimentsioak ditu:

  


   Beraz, bertako espazio oso ondo aprobetxatu beharko dugu.

2014/02/12

BORDA PASIEGOA : IKERKETA LANA



   Gaurko klasean hurrengo bi astetan jorratzen ibiliko garen proiektua aurkeztu digute: BORDA PASIEGOA. Lanean hasi baino lehen eraikin hauen kokapena eta historia landuko ditut.

   Kokapenari dagokionez, Kantabrian kokaturik daude baina bereziki Pas eta Miera bailaretan eta beraien jatorria XVI. mendean koka daiteke.











             

2014/02/11

IZOZKITEGIA ENTREGA


Hiru aste ondoren entrega eguna iritsi da eta bertan ondorengo puntuak jorratu ditut:

   1)  Kokapen plano bat 1/1500 eskalan
   2)  Altxaerak 1/75 eskalan
   3)  Bi Ebaketa 1/75 eskalan
   4)  Ebaketa bat 1/30 eskalan
   5)  Oina bat 1/100 eskalan

   6)  Ideograma eta Piktograma

   7)  Influentziak

   8)  Garapen prozesua (zirriborroak)

  10)  Maketa



   PLANOAK









  


 IDEOGRAMA ETA PIKTOGRAMA




  


 INFLUENTZIAK





   


MAKETA













2014/02/04

IZOZKITEGIA ONDARRETAN : INFLUENTZIAK


Nire influentziei dagokionez argiak dira, Paseo Berriko OLATU TALKETAN OINARRITU naiz nire izozkitegia egiteko. Hala ere, FRANK GEHRY-ren La Bodega El Ciego-renHotelaren kurbetan ere oinarritu naiz .




 








FRANK GEHRY





 NIRE PROIEKTUA






IZOZTEGIA ONDARRETAN


   Aste honetan gure ideia garatzen ibili gara izozkitegiaren inguruan. Nire kasuan eraikina trantsizio elementu bat izango balitz bezala erabili dut, non berari esker lorategia eta itsasoa erlazionatu egin ditut.

   Nola lortu dut lotura hori? Donostian hain aipagarri diren paseo berriko olatu talkei esker. Izan ere, olatu talka "errepresentatu" izozkitegian errepresentatu det. Horretarako hainbat eta hainbat bozeto egin ditut.










 IDEOGRAMA (BI AUKERA)

     Behin nire ideia garbi edukita ondorengo bi ideogramak egin ditut, non bertan argi ikus daitezke nire intentzioak.







 BI EBAKETA ETA OIN BAT ZIKINEAN 1/100 ESKALAN

     Behin ideiak garbi edukita nire proiektuari neurriak jarri dizkiot; 1/100 egin ditut planoak zikinean hasierako bozeto batzuk bezala, ongi ikus dadin nire eraikina.