2013/09/24

PROIEKTUAK 1: PAPIROFLEXIA.


  

             Aurreko asteazkenean papiroflexiarekin egindako ariketan oinarrituta ondorengo lana agindu zitzaigun. Hasieran gauzatu genuen egiturari konplexutasun gehiago eman behar genion;
horretarako, mozketak eta hauen tolesturak egitea ere aholkatu ziguten.
 

































Nire kasuan tolestura komplexuagoak egiten saiatu naiz. Baina tolesturak orden bat jarraituz egin ditut. Azkenik, hainbat proba egin eta gero tolesturen bi punta elkartuz ondorengo forma asimetrikoa lortu dut.


Bestalde, kartulinaz eratutako pieza hau paperean irudikatu egin dut ere, eta azken hau berriz askozez konplexuagoa sortatu zait.Izan ere, hainbeste tolestura egitea errexa izan daiteke baina marraztea ez ordea.




  

PAPIROFLEXIA




Lehengo astelehenean egunkari orri batekin bolumen ezberdinak lantzen ibili ginen klasean. Izan ere, bolumen ezberdinak emanez paper honi, mugikor bat eusteko gai zen estruktura bat sortu behar genuen. Hainbat eta hainbat hutsegite ondoren eta irakasleek erakutsitako adibide bati esker, ondorengo eredua sortu dut:
 




Azkenean ariketa honen gakoa tolesturak ondo markatu eta ahalik eta estruktura simpleena egitean dago. Izan ere, geroz eta tolestura gehiago dituen egitura batek zurruntasun gutxiago izango du.